Bazen
behin otso nagi bat, otso alfer hutsa. Beti zegoen etzanda, aharrausika.
Eta, jakina, ehizarik egiten ez zuenez, beti zegoen gosez.
Egun batean hamarretakoa jaten zegoen nekazari batekin egin zuen topo.
Baserritarraren ogia ikusirik, adurra zerion otsoari. Nekazariak ogia
eskeini eta otsoak jan.
-“Uhmm, ederra dago. Aizu, zer egin behar da ogia egunero jateko?”
-“Garia
erein. Erraza da. Ogia egiteko lehenengo eta behin lurra landu...”
-“Ogia
lurrean hazten da?”.
-“Eeeepa!
Ez hain azkar joan. Lurra landu ondoren, hazia erein behar da...”.
-“Eta
ogia sortzen da!”.
Otsoak nekazariaren hitza entzuteko pazientziarik ere ez zuen eta behin eta
berriro mozten zuen haren jarduna:
-“Eta
ogia sortzen da!”
-“Eeez!. Gero udaberrira arte itxaron egin behar da, hazia erne arte”.
-“Eta
orduan ogia jateko prest dago?”.
-“Ezta!
Garia heldu egin behar da, eta udan, helduta dagoenean, moztu egiten
da”.
-“Eta
orduan ogia jateko prest dago”.
-“Oraindik
ez. Eguzkitan lehortu ondoren, ganbarara eraman behar da alea bereizteko,
gero errotara...”.
-“Eta
horren ondoren bai, ogia jateko prest egongo da, ezta?”
-“Oraindik
ez. Ogia egiteko masa egin behar da, legamina bota, egosi...”.
-“Aizu,
orain bai, ezta?. Ogia jateko prest egongo da”. –Otsoa neka neka eginda zegoen–.
-“Bai,
lan guzti horren ondoren ogia jateko prest dago” , esan zion gizonak irriparre eginez.
-“Pena
galanta!”, hasperen egin
zuen piztiak, tristuraz-.”Nik ezingo dut inoiz egin. Niretzat lan
gogorra da. Ez dago janari errazagorik? Berehala jateko gauzaren...?”.
-“Ez”. – Moztu zion orangoan nekazariak, otso alferraren galdera
zoroekin aspertuta- “Guk ere lan asko egin behar dugu jan ahal
izateko. Ogirik ez baduzu nahi, badakizu... basora itzuli eta hor
konpon Marianton!”.
Hori esan ondoren, sega lepoan hartu eta gari moztera joan zen gizona. Otsoa,
bestalde, basora joan eta ehizan hastea erabaki zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario